Zure genoma sekuentziatuz gero, urtero eguneratuko den txosten osoa izango duzu, zure osasuna eta zure senitartekoena hobetu ahal izateko. Gure 11 panelei esker, ikusiko duzu zein den gaixotasunak izateko duzun arrisku genetikoaren aurreikuspena. Ezagutuko duzu zer eragin duen zure profil genetikoak zure gorputzak farmako jakin batzuei emandako erantzunean (eta, horri esker, zure neurrira egindako tratamendua jaso ahal izateko). Eta jakingo duzu, era berean, zein den zure gorputzak mantenugaiei edo kirol errendimenduari emandako erantzuna (eta, horren arabera, dieta edo kirol jarduna zure beharrizanetara egokitu, eta lesioak edo ondorio txarrak ekidin ahalko dituzu). Zure ondorengoei transmititu ahal diezun gaixotasunei buruz ere gehiago jakingo duzu.
myDNAmap aplikazioari esker, zure bizitzaren eta zure osasunaren gaineko kontrola izango duzu («ahaldunduta» egongo zara), eta berehala eskuratuko dituzu proben emaitzen ondoriozko onurak. Gainera, gaixotasunak izateko duzun arrisku genetikoari buruzko aurreikuspenak ezagutuko dituzu, eta, hala, prebentziozko neurriak edo zure osasuna zaintzeko jarrera proaktiboagoak hartu ahalko dituzu. Genomaren sekuentziazio osoa duen fitxategia eskura izango duzu beti, behar duzun aldiro bertara sartu, eta informazioa osasunaren arloko profesionalekin partekatu dezazun. Eta, hori guztia, maila goreneko konfidentzialtasun- eta segurtasun-bermeekin.
«Bakarrak gara, gure DNA ere bakarra delako». Hori dela eta, uste dugu gure mapa genetikoa ezagutzeak aukera emango digula gure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko diguten tratamendu pertsonalizatuak jasotzeko. Gu bakarrak gara, eta gure osasuna eta ongizatea ere bai. Beraz, uste dugu genomaren sekuentziazioa baino lehenagoko eta osteko laguntza eta aholkularitza funtsezkoak direla jakiteko zer informazio lortuko dugun, informazio horrek zelan hobetuko duen gure ongizatea eta gure genomaren edukia ezagutzeak zer arrisku dituen. Diziplina anitzeko gure taldea (non aholkulari genetikoak, medikuak eta biologo molekularrak dauden) bezeroen esanetara egongo da, haien zalantzak argitzeko.
Genetikaren alorrean, egunero egoten dira aurrerapenak. Hartara, zure txostena urtero eguneratuko dugu, sekuentziazioa eta lehenengo txostena egin osteko aurkikuntza zientifikoak aplikatuta. Horrela, informazio eguneratuena izango duzu eskura, beti. Gure leloak dioen bezala, zure osasuna pertsonalizatzeko eta prebentziozko neurriak hartzeko tresnak zure esku; gaur, bihar eta beti.
myDNAmap-en uste dugu aholkularitza genetiko espezializatua ezinbestekoa dela norbanakoak beren osasun eta ongizatean ahalduntzeko. Proba baino lehen, horren norainokoa ezagutzeko. Eta emaitzen ostean, berauek sakon ulertu, eta osasuneko profesionalekin batera prebentzio-tresna onenak finkatu ahal izateko. Hori dela eta, ez dugu DTC-GT motako probarik eskaintzen: osasungintzako aditu baten aginduz egingo diren, eta prozesuaren urrats guztietan aholkularitza jasoko duten analisi genetikoak eskaintzen ditugu. Horretarako, balioztatutako ikerketa zientifikoetan oinarritutako software-tresnak erabiltzen ditugu, langile espezializatuek egindako datu-patroi eta azterlanekin batera. Eta osasun-arreta ematen dugu, eraginkortasun- eta segurtasun-maila handiagoa bermatzeko.